Data: 2021ko azaroaren 15a
Erantzulea: KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L informazio
Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?
Webgunearen titularra eta tratamenduaren erantzulea KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L sozietatea da, honako egoitza du: Mikeletegi pasealekua 55, Donosti 20009. Bere IFK B31684020 da eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroko 1820. Liburukian, 43. folioan, SS-17285. orrian dago inskribaturik.
Harremanetan jartzeko datuak:
Helbide elektronikoa: protecciondedatos@kaiku.es Telefonoa: + (34) 943 117 000
Pribatutasun Politika honekiko edozein motatako kudeaketa edo eskaera egiteko Erabiltzaileek «Datuen Babespena» erreferentzia duen e-mail bat bidali dezakete protecciondedatos@kaiku.es helbidera
Helburua: Webgunean erregistratzea, ESKAERAK KUDEATZEA ETA ENTREGATZEA, ZURE KONTSULTAK KUDEATZEA informazio
TRATATURIKO DATUEN MAILAK ETA HORIEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK
Zein da tratatzen ditugun datuen nolakotasuna?
Nortasuneko datuak: izena, abizena, helbidea, helbide elektronikoa, NAN-a etab.
Egoera pertsonalaren datuak: jaiotze data.
BILDUTAKO INFORMAZIOA
Erregistratzean: erabiltzaileek informazio pertsonala emango dute, honakoak barne baina mugarik gabe, izena, abizenak, posta-helbideak, NANa, e-maila(k).
Online dendan erostean: erabiltzaileek informazio pertsonala emango dute, honakoak barne baina ez horietara mugatuta, izena, abizenak, posta-helbideak, NANa, e-maila.
Orrian edozein iritzi, iradokizun edo inkesta ahalbidetzean: erabiltzaileek informazio pertsonala eman dezakete, adibide gisa eta inolako mugarik jarri gabe, izena, abizenak eta helbide elektronikoa.
Informazio edo jakinarazpen komertzialak jasotzea onartzean: erabiltzaileek beraien helbideak emango dituzte (elektronikoa eta/edo posta-helbidea)
Zein helbururekin eta zenbat denboraz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
ZURE INFORMAZIOAREN ERABILERA, HELBURUA ETA MANTENTZEA
Erabilera, helburua
Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruz indarrean dauden aplikatu beharreko arautegien arabera, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L IZK B31684020 duena, Donostiako (Gipuzkoako) Mikeletegi Pasealekua, 55.-nean egoitza duena, telefono zenbakia 943 117 000 duena eta harremanetan jartzeko helbidetzat protecciondedatos@kaiku.es duenak Eduki hauek borondatez erabiltzen dituzten Erabiltzaileei haien Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu eta Babesari buruzko informazioak jakinarazten dizkie.
Webgune honen edozein Eduki erabiltzeak Pribatutasun Politika honen eta datuen tratamenduaren onarpen espresu eta osoa suposatzen du
Erabiltzaileen datuen tratamenduen helburuak honakoak izan daitezke:
- Erabiltzaileen erregistroa Webgunean kudeatzea. Lineako erosketa zerbitzua erabili ahal izateko, Erabiltzailea Webgunean erregistratu eta eskatutako identifikazio datuak eman beharko ditu, hala nola, izena, abizenak, posta-helbideak, NANa, e-maila(k),. KAIKUK uste du datuok ezinbestekoak direla Erabiltzaileak eskatzen duen zerbitzua izapidetu ahal izateko.
- Eskaeren, erosketen kudeaketa bezeroari arreta eta bezeroaren poztasuna barne Eskaera eta erosketa egiteko, erabiltzaileak identifikazio-datu jakin batzuk eman beharko ditu, adibide gisa eta inolako mugarik jarri gabe, izena, abizena, e-maila eta posta-helbidea. Une bakoitzean eskatzen den informazio pertsonala ezinbestekoa da zure eskaera kudeatzeko eta xede horretarako eman diguzun helbidean (posta-helbidea) produktuak entregatzeko, beraz, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k ulertzen du datuok ezinbestekoak direla eta horiek gabe ezinezkoa dela erosketa egitea, zein erabiltzaileak behar duen arreta jasotzea. Halaber, erosketa prozesua amaitzean, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k zuk emandako helbide elektronikora poztasun inkesta bat bidal diezazuke erositako zerbitzu eta/edo produktuekin duzun poztasun maila ezagutzeko.
- Iritziak, iradokizunak, inkestak. Zure iritzia, iradokizuna, inkesta ematean, Orrian, erabiltzaileek, adibide gisa eta inolako mugarik jarri gabe, izena, abizenak, e-maila bezalako informazio pertsonala publikatu dezakete.
- Informazio eta jakinarazpen komertzialak: Egokia bada informazio de jakinarazpen komertzialak jasotzea onartzean, edozein bitartekoren bidez, elektronikoa barne (posta elektronikoa eta/edo SMS mezua), erabiltzaileek beraiek borondatez emandako helbide elektronikoetara eta/edo telefono mugikorretara KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-ren jakinarazpen eta informazio komertzialak jasotzea onartzen dute, KAIKU-rekin lotutako gaiei, haren zerbitzu eta produktuei eta KAIKU-k antola ditzakeen lehiaketa, zozketa eta/edo sustapenei buruzko informazio edukitzeko
Informazioaren mantentzea
- KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k erabiltzaileak Orrian erregistratzean ematen dituen datu pertsonalak tratatuko eta biltegiratuko ditu, erabiltzaileak erregistro-datuok ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, Online Dendako bezero/erabiltzaile den bitartean eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotuta n erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
- KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k erabiltzaileak, bezeroak erosketa egitean ematen dituen datu pertsonalak tratatuko eta biltegiratuko ditu, Online Dendako bezero/erabiltzaile den bitartean eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotuta n erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
- Orrian iritzi edo iradokizun bat ematean edo inkesta bat egitean ematen dituen datu pertsonalak tratatuko eta biltegiratuko ditu, erabiltzaileak/bezeroak erregistro-datuok ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, Online Dendako bezero/erabiltzaile gisa eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotutako erantzukizunetatik ondoriozta litezke obligazio legalen iraunaldian zehar.
- Erabiltzaileak KAIKU-ren informazio edo jakinarazpen komertzialak jasotzea onartzen duenean ematen dituen datu pertsonalak, interesdunak, erabiltzaileak/bezeroak erregistro-datuok ezabatzea eskatzen ez duen bitartean, gordeko dira eta bezero/erabiltzailearen datuen tratamenduarekin lotutako erantzukizunetatik ondoriozta litezke
Hartzaileak: informazio
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Online dendako bezero/erabiltzaileen datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legez eskatzeko gaitasuna izanda datuok eskatzen dituzten administrazio-erakundeei, Estatuko poliziari, Epaile eta/edo Epaitegiei ezik
Tratamenduaren legitimazioa: kontsentimendua, kontratu baten betearaztea informazio
Zein da zure datuen tratamenduaren legitimazioa?
Erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzeko oinarri legala interesatuaren adostasunean edo/eta KAIKUREKIN duen harreman komertzialean oinarritzen da.
Erabiltzaileak borondatez sartzen edo/eta harpidetzen dira Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetara eta beren datuak modu berean ematen dizkioten KAIKURI, Webgunean erregistratzean, erosketa egitean edo edozein kontsulta egitean.
Webgunean erregistratzeko eta erosketa egiteko eskatzen diren gutxieneko datuak ez baditu ematen, ezingo dute Webgunearen edukirik ikusi edo eskatutako produkturik erosi.
Eskubideak: datuen sarbide, zuzenketa, ezabatze, kontrastasun eta garraiagarritasuna. Informazio
Zeintzuk dira zure eskubideak?
ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK
Izaera Pertsonaleko Datuen Tratamendu eta Babesari buruz dauden eta aplikatu beharreko legediari jarraiki eta geroago zehazten den prozeduraren bidez, Erabiltzaileek ondoren zehazten diren eskubideak gauzatu ditzakete:
Erabiltzaileek KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-k haien datu pertsonalak tratatzen ari den baieztapena izateko eskubidea dute. Hortaz, Erabiltzaileek, beste batzuen artean, haien datu pertsonalak ikusi, zehaztasunik gabeko datuak zuzendu edo datuak gehiago behar ez direnean hauek ezabatzea eskatzeko eskubidea dute.
Sarbidea: emandako datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko eskubidea.
Zuzenketa edo ezabatzea: zehaztasunik gabeko edo okerrak diren datuak zuzentzea eskatzeko eskubidea. Halaber, datuen titularrak, haren ordezkariak edo legezko tutoreak hala eskatzen badu datu horiek ezabatzea eskatzeko eskubidea.
Indargabetzea: emandako datu pertsonalen indargabetzea eskatzeko eskubidea.
Tratamenduaren mugatzea, hala egin daitekenean: Erabiltzaileek haien datuen tratamenduaren mugatzea eskatzeko eskubidea.
Aurkakotasuna, hala egin daitekenean: Erabiltzaileak titularrak diren datuen tratamenduaren aurkakotasuna eskatzeko eskubidea.
Datuen garraiagarritasuna: indarrean dagoen legediari jarraiki, Erabiltzaileek haien datuen garraiagarritasuna eskatzeko eskubidea dute.
Erabiltzaileak edozein momentutan merkataritza-mezuak eta/edo newsletter-ra baita, hauek helburu duten beste edozein tratamendu euskarri elektronikoen bidez jasotzearen kontra jar daitezke, honek zerbitzu hauen harpidetza kentzea ekarriko du.
Aipaturiko edozein eskubide gauzatzeko prozedura. Erabiltzaileek, haien eskubideak gauzatzeko, izaera pertsonaleko datuen titularrek:
1.KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L-ri Aholkularitza Juridikoarentzako idatzi bat bidali beharko diote, hauetako batetara:
- Mikeletegi pasealekua, 55, 200009, Donostia, Gipuzkoa helbidera;
- edo protecciondedatos@kaiku.es helbide elektronikora.
2. Idatzi horrek honakoa izan beharko du:
- «Kaiku. es Webgunea Datuen Babesa» erreferentzia
- Eskakizunaren helburua
- Nortasun Agiri Nazionalaren kopia bat
3. KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k, horretarako zehaztutako legezko epearen barruan erantzungo dizu.