Data: 2021ko abenduak 21
www.kaiku.es webguneko (aurrerantzean Webgunea) erabiltzaileek egindako KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L. erakundearen edo/eta harekin lotutako sozietateen titulartasun eta jabegopean dauden produktu jakin batzuen (aurrerantzean Produktuak) erosketa (linean edo) arautuko duten kontratazio baldintza orokorrak zehaztuko dira jarraian.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k Erabiltzaileei jakinarazten die hark nahi bezala eta edozein unetan izango duela Produktu horiek areagotzeko edo murrizteko eskubidea horien beharren eta horniduraren arabera edo beste edozein arrazoirengatik.
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k edozein unetan eguneratu ahal izango ditu kontrataziorako baldintza orokor hauek. Baldintza orokor hauek, lege-oharra eta Webgunearen pribatutasun politika, uneoro indarrean daudenak eta esakera egiteko unean argitaratuta daudenak izango dira, beraz, Erabiltzaileei horiek kontsultatzea gomendatzen zaie, azken erosketatik aldaketarik egon den jakiteko.
Erabiltzaileak berariaz adierazten du kontrataziorako baldintza orokorrak, lege-oharra eta pribatutasun politika irakurri eta ulertu dituela eskaera egitean, eta horiek argi eta garbi onartzen ditu.
1. Arduradunaren nortasuna:
KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L., helbidea, Donostiako Mikeletegi Pasealekua, 55, 20009, I.F.Z: B31684020, eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 1820 liburukian, 43. folioan eta SS-17285 orrian (aurrerantzean KAIKU)
Harremanetarako datuak: E-maila: atencionalcliente@kaiku.es /Telefonoa: (+ 34) 943.117.000
2. Lurralde eremua eta Produktuen hartzaileak:
Orri hori Euskadin eta Nafarroan, zein Madrilgo Erkidegoan, bizi diren adinez nagusiak diren pertsonei aplikatuko zaie.
Eskaera egitean eta posta-kodea adieraztean Webguneak ez badizu erosketarekin aurrera jarraitzen uzten, zure herria ez dagoela hartzaileen artean esan nahiko du eta aurrerago berriro saiatzea gomendatuko dizu.
3. Erabiltzaileen ezaugarriak:
Webgunean eskaintzen diren Produktuen erosketa 18 urtetik gorako eta Euskadin eta Nafarroan, eta Madrilgo Erkidegoan, bizi diren pertsonei aplikatuko zaizkie soilik, betiere 2. puntuan zehazten diren murriztapenak kontuan izanik. Lurralde eremua eta Produktuen hartzaileak, aurrekoa.
4. Produktuen ezaugarri nagusiak:
KAIKUK Erabiltzaileek Webgunearen bidez erosteko eskaintzen dituen produktuak, elikagai produktu jakin batzuk dira, batez ere KAIKUK normalean merkaturatzen dituen esnekiak.
KAIKU, Erabiltzaileei eros ditzaketen Produktuei buruzko informazio onena ematen saiatzen den arren, haien argazkien helburua argigarria besterik ez da eta KAIKU ez da izango ilustrazio horien eta erositako Produktuaren artean egon litezkeen desberdintasun txikien erantzule izango.
5. Eskaera egiteko eta linean erosteko mekanismoa:
Produktuak erosteko, Webguneko Erabiltzaileek pauso hauek jarraitu beharko dituzte:
- Erosi nahi duzun/dituzun produktua/k aukeratu, gutxienez hogei (20) euroko erosketa izan beharko delarik, prezioa eurotan adierazten da (€).
- “ESKAERA EGIN” laukia sakatu.
- Online eskaeren ordainketak ordainketa pasarela bidez (kreditu edo zor txartela, eta Bizum) gauzatuko dira erosketak egiteko unean.
Online egindako eskaerak edozein ordutan gauzatu ahal izango dira. Hala ere, eta edozein kasutan, eskaerak asteartetik ostiralera entregatuko dira beti. Ez da eskaerarik entregatuko larunbat, igande edo jai egunetan.
Erabiltzaileak emandako datuetan errorerik edo akatsik egoteagatik edo KAIKURI leporatu ahal ezin zaion arrazoiren bategatik entrega ezin bada burutu, Erabiltzaileak bere gain hartuko du eskaeraren ordainketa eta ezingo dio KAIKURI dirua itzultzeko eskatu.
6. Bidalketarekin eta entregatzearekin lotutako baldintzak:
Bidalketak Baldintza hauetako 2. puntuan zehazten den lurralde eremuan eta hartzaileei egingo zaie soilik, puntu horretan zehazten diren murriztapenak kontuan izanik.
Euskadin eta Nafarroan, entregatzeko epea 24 eta 48 ordukoa izango da, KAIKU-k eskaera jasotzen duenetik, jai egunetan ezik. Eskaerak asteartetik ostiralera egingo dira beti. Ez da eskaerarik entregatuko larunbat, igande edo jai egunetan.
Entregatzeko epea Madril Hiriburuarentzat 24 eta 48 lanordu artekoa izango da, KAIKU-k zure eskaera jasotzen duenetik jaiegunetan ezik. Entregak asteartetik ostiralera egingo dira, arratsaldetan, 16:00etatik 21:00etara eta larubatetan 11:00etatik15:00etara. Ez da entregarik egingo igandetan eta jaiegunetan.
Entrega epea Madrilgo Erkidegoko gainontzeko tokietan (Madril Hiriburuan ezik) KAIKU-k zure eskaera jasotzen duenetik hasiko da zenbatzen jaiegunetan ezik. Entregak asteko egun batean egingo dira, 16:00etatik21:00 . Ez da entregarik egingo igandetan eta jaiegunetan.
Bi entrega saiakera egin ondoren causas ajenas a KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L, edota haren hornitzaileen errua ez den arrazoiren bategatik ez bada eskaria entregatu, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-k zure eskaera ezeztatzeko eskubidea izango du Erabiltzaileari ordaindu beharrik gabe.
Erabiltzaileak zehaztutako helbidean entregatuko dira Produktuak. Produktuak entregatutzat joko dira Erabiltzaileak zehaztutako helbidean edozein pertsonari entrega egitean.
Hartzaileak egiaztatu beharko du Produktuen egoera jasotzen dituen unean. Halaber, hartzailea produkturen bat falta dela edo hura egoera txarrean dagoela ohartzen bada, ahalik eta azkarren jarri beharko da KAIKUREN bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan helbide elektroniko honetan kaikushop@kaiku.es edo bezeroaren arretarako telefono zenbaki honetan: 699 998 594 .
Halaber, KAIKUK ez du inongo erantzukizunik izango entrega egin ez bada jarraian zehazten diren kasuetan:
- Erabiltzaileak emandako datuak
- okerrak edo faltsuak badira, edo KAIKUREKIN zerikusirik ez duen ustekabeko edo ezinbesteko gertaeraren bategatik ondorioztatutako edozein arrazoirengatik.
7. Produktuen prezioa guztira:
Webgunean agertzen diren Produktuen prezio guztiak, azken prezioak dira, Eurotan adieraziak (€), zergak barne (BEZ edo/eta beste edozein zerga).
Produktu bakoitzaren prezioa eskaera egiten den unean Produktuaren deskribapenean agertzen dena izango da.
Webgunearen bidez linean erosketa egiteko gutxieneko eskaera HOGEI EUROKOA (20€) izango da, beraz ezingo da zenbateko horren azpiko eskaerarik egin.
8. Gastu gehigarriak:
Produktuen erosketak ez du Produktuak bidaltzeko edo jasotzeko gasturik suposatzeko, ezta bestelako gastu gehigarririk ere.
9. Ordainketa modua eta mota:
Online eskaeren ordainketak ordainketa pasarela bidez (kreditu edo zor txartela) gauzatuko dira erosketak egiteko unean.
KAIKUK ez dun inongo erantzukizunik izango, dagokion erakunde finantzarioak ordainketa ukatuko balu, edozein arrazoirengatik.
Erabiltzaileak balioztatutako eskaera ez da egintzat hartuko KAIKUK ordainketa jasotzen duenera arte.
10. Erosketa errepikakorra:
Definizioa: Erosketa errepikakorra, aurrerantzean Erosketa errepikakorra, erabiltzaile berdinak denboran zehar modu jarraituan sortzen duen erosketa da. Erabiltzaile berdinak behin eta berriro edo modu errepikakorrean aukeratu dezake, denboran zehar, erosketa edo orga berdina erostea, hautatutako aldian zehar. Halaber, Erosketa errepikakorra zerbitzura harpidetzen den erabiltzaileak, hautatutako denboran zehar, automatikoki jasoko du, modu errepikakorrean erosketa berdina.
Erabiltzaileak KAIKU-ren on-line Dendan egin dezake Erosketa errepikakorra.
Erabiltzaileak “Erosketa errepikakorrak egitea eskatzen dut eta onartzen ditut haien Zehaztapenak eta Baldintzak” check-boxa markatzen badu, berariaz onartzen du hautatutako produktuen erosketa errepikakorretara harpidetzea, eta une honetatik, KAIKU-ri dagozkien ordainketa errepikakorrak egiteko baimena ematen dio.
Produktua. Erabiltzaileak KAIKU-ren on-line Dendako produktu guztien Erosketa errepikakorra egin dezake
Hautatutako produkturik ez badugu, ezaugarri eta prezio antzerakoak dituen beste batengatik ordezteko edo aukera emango diogu erabiltzaileari. Dirua itzultzeko aukera ere izango du ohiko eskaera batean bezala.
Gutxieneko eskaera: hogei (20) euro, KAIKU-ren on-line Dendako beste edozein eskaeratan bezala. Ikusi 5. atala Zure on-line eskaera eta erosketa egiteko mekanismoa:
Deskontua. Erosketa errepikakorra zerbitzua eskatzen duen erabiltzaileak honako deskontuak lortu ahal izango ditu:
- %10a organ, Erosketa Errepikakor batera (1) harpidetzeagatik lau (4) astero.
- %5a organ, Erosketa Errepikakor batera (1) harpidetzeagatik sei (6) astero.
Entrega. Zure Erosketa errepikakorraren entrega-data ohizko eskaerenaren berdina izango da, eta konkretuki:
- 24 eta 28 ordu artean lanegunetan, KAIKU-k zure eskaera jasotzen duenetik, jaiegunetan ezik Euskadin eta Nafarroan. Entregak astelehenetik ostiralera egingo dira beti. Ez da entregarik egingo larunbatetan, igandetan edo jai egunetan.
- 24 eta 28 ordu artean lanegunetan, KAIKU-k zure eskaera jasotzen duenetik, jaiegunetan ezik Madril Hiriburuan. Entregak astelehenetik ostiralera egingo dira, arratsaldetan, 16:00etatik hasita 21:00etara, eta larunbatetan 11:00etatik 15:00etara soilik. Ez da entregarik egingo Igandetan edo jai egunetan.
- Madrilgo Erkidegoko gainontzeko tokietarako entrega epea (Madril Hiriburuan ezik) KAIKU-k zure eskaera jasotzen duen unean hartuko da kontuan, jaiegunetan ezik. Entregak astean egun batean egingo dira, 16:00etatik hasita 21:00etara. Ez da entregarik egingo larunbatetan, igandetan edo jai egunetan.
Kontsultatu 6. atala Bidalketarekin eta entregarekin lotutako baldintzak: Erosketa Baldintza Orokorretatik.
Erosketa errepikakora zerbitzuan harpidetzean aukeratzen den data eskaera prozesatzen den data izango da. Modu errepikakorrean, aukeratutako denboran zehar, erabiltzailearen erosketa prozesatuko da aukeratutako denbora aldi bakoitzean.
Prezioa, Ordainketa. Erosketa Errepikakorra zerbitzuko eskaera bakoitzagatik erabiltzailearen txartelean kargatuko den zenbatekoa produktuaren prezio erreala izango da (aplikatu daitezkeen zeharkako zergak barne), eskaera izapidetzen den egunean, eskaera bakoitzaren berrespen-mezu elektroniko bakoitzean zehazten den bezala.
Iraupena. Gutxienez bi (2) erosketa errepikakorreko iraunkortasuna mantentzeko obligazioa. Bi erosketa errepikakor egin ondoren, erabiltzaileak zerbitzuaren harpidetza utzi ahal izango du abisua emanez helbide elektroniko honetan: kaikushop@kaiku.es gutxienez 2 egun balioduneko aurrerapenarekin.
Erosketa errepikakorrera harpidetza ezeztatzea. Erabiltzaileak ordainketa errepikakorra desaktibatu edo ezeztatu dezake edozein unetan, gutxienez 2 Erosketa errepikakor burutu ondoren, aldez aurretik abisatuz 2 egun balioduneko aurrerapenarekin helbide elektroniko honetan: kaikushop@kaiku.es, erabiltzailearen profiletik. Saioa erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin hasi eta erabiltzaileak honakoa egin beharko du:
- Sartu Online Dendako NIRE KONTUA atalean
- Hasi saioa zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin
- Egin klik “desaktibatu” botoian.
- Berretsi ezeztatzea.
- Mezu elektroniko bat helduko zaizu berrespenarekin.
Kontsulta, informazioa. Erabiltzaileek beren harpidetzari buruzko informazioa atzitu eta harpidetza utzi ahal izango dute online Dendako NIRE KONTUA atalean.
11. Ordainketaren egiaztagiria edo faktura:
Erosketa egiteko unean erabiltzaileak faktura eskatu ahal izango du nahi izanez gero.
Erabiltzaileak erosketa-tiketa jasoko du Produktuak jasotzen dituenean, baita faktura posta elektroniko bidez eskatu badu.
12. Eskaera susmagarria edo iruzurrezkoa:
KAIKUK edozein unetan izango du susmagarriak diren eskaerak ezeztatzeko edo emandako datuen egiazkotasunari edo/eta benetakotasunari buruzko edozein zalantza izatekotan, horien inguruko informazioa jasotzeko eskubidea, baita eskaera susmagarria edo anormala dela uste badu ere.
13. Jabego eskubidea:
Erabiltzaileek Webgune honetako eduki edo diseinu osoa edo haren zatiren bat erabiliko, hedatuko, banatuko, argitaratuko, esportatuko, esplotatuko, erreproduzituko edo kopiatuko ez dutela ziurtatzen diote KAIKURI eta horretarako konpromisoa hartzen dute. Produktuen, ontzien eta bilgarrien diseinuak KAIKUREN titulartasunpean daude soilik, baita Webgunearen diseinuak eta edukiak ere. Horiekin lotutako jabego industrialaren eskubide guztiak KAIKURENAK dira. Horrenbestez, Erabiltzaileek ezingo dute Webguneko eduki edo diseinu osoa edo haren zatiren bat erabili, hedatu, banatu, argitaratu, esportatu, esplotatu, erreproduzitu edo kopiatu (marka grafikoa, izena, legenda, esaldiak e.a.).
Halaber, KAIKUK hauetako edozein eskubide hausten duen edozein Erabiltzaileren erregistroa ezeztatzeko eskubidea izango du, eta KAIKUK sortutako kalte-ordainak eskatzeko eskubidea izango du horiek lortzeko dagokion edozein ekintza-legal egitea galarazi gabe.
14. Pribatutasun Politika:
Ikusi Pribatutasun Politika
15. Ukatze eskubidea:
KAIKUK Erabiltzaileei jakinarazten die ezingo dutela ukatze eskubiderik gauzatuko jarraian zehazten diren kasuetan, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrean zein beste lege osagarri batzuetan jasotzen diren beste edozein kasuz gain:
1.- Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak zehaztutako berezitasunekin egindako gaiak edo pertsonalizatuta dauden gaiak;
2.- Iraungitzen diren edo azkar narriatzen diren gaiak;
3.- Zigilatutako gaiak, entregatu ondoren zigilua kenduta, osasunaren babesa dela eta edo higieneagatik itzuli ezin daitezkeenak:
4.- Entrega ondoren, eta gaia nolakoa den kontuan hartuta, banandu ezin daitezkeen beste gai batzuekin nahastu diren gaiak:
Halaber, KAIKUK ez ditu salbuespen hauetan deskribatutako produktuen itzultzerik onartuko eta entrega egiteko unean, Erabiltzaileak Produktua linean bidez egindako erosketarekin bat ez datorrela adierazten badu onartuko ditu itzultzeak soilik. Horretarako, Erabiltzailea berehala jarri beharko da KAIKUREN bezeroaren arreta zerbitzuarekin harremanetan helbide elektroniko honetan, atencionalcliente@kaiku.es edo bezeroaren arretarako telefono honetan: 900 100 999.
16. Kontsultak, kexak eta informazio eskaerak:
Edozein zalantza, argitzeko, kexa adierazteko edo Produktuari buruzko informazioa lortzeko, Erabiltzaileak e-mail bat bidali beharko du atencionalcliente@kaiku.es helbide elektronikora edo bezeroaren arretarako telefono hauetara deitu beharko du: 900 100 999 o 699 99 85 94.
Konkretuki gai hauetarako:
- ONLINE DENDA: online erosketekin, eskaerekin, bidalketekin, etab. Lotutako gaiak. Erabiltzaileak email bat bidali dezake kaikushop@kaiku.es webgunera edota telefono honetara deitu:699 998 594
- BEZEROAREN ARRETA: produktuekin eta kontsultekin orokorrean lotutako gaietarako, Erabiltzaileak email bat bidali dezake atencionalcliente@kaiku.es webgunera edota telefono honetara deitu: 900 100 999
17. Baldintza hauen kontsulta:
Baldintza hauek uneoro daude erabilgarri Webgunean.
18. Legedia eta jurisdikzio aplikagarria:
Espainiako legedia izango da legedi aplikagarria. Baldintza hauen interpretazioarekin edo aplikazioarekin lotuta eman litekeen edozein liskar ezagutzeko, KAIKU eta Erabiltzaileak Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskumenpean egongo dira, eta berariaz ukatu beharko dute dagozkien edozein eskubide edo foru.
Produktu hauek linean bidez erostean, Erabiltzaileak baldintza orokor hauetako arau guztiak irakurri, ulertu eta onartu direla ulertuko da.